Maiatzaren 17tik aurrera Oiardo kiroldegia 22:00ak arte egongo da zabalik

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 13a, 16:46

Astelehenetik ostiralera, Oiardo kiroldegia 22:00ak arte egongo da zabalik. Ez da indarrean sartuko den neurri bakarra izango. Kiroldegiko aldagelak erabili ahal izango dira berriro.

Maiatzaren 9an onartu zen dekretuak zenbait aldaketa eragingo ditu Usurbilgo Oiardo kiroldegian. Hauek dira maiatzaren 17tik aurrera indarrean jarriko diren neurriak:

  • Kiroldegiko aldagelak berriro irekiko dira, eta dutxak erabili ahal izango dira. Dutxatzean izan ezik, musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da aldagelan.
  • Kiroldegiak ohiko ordutegia berreskuratuko du:
    • Astelehenetik ostiralera: Goizez: 07:00 / 12:30. Arratsaldez: 14:30 / 22:00.
    • Larunbatetan: 09:00 / 21:00.
    • Igandetan: 09:00 / 13:30.
  • Ordutegi zabalagoarekin, kirol elkarteek erabilera zabalagoa egin ahal izango dute, eta gimnasioko erabiltzaileek ere txanda bat gehiago izango dute (kardio gunean eta pisu libre eremuan): 21:00-22:00takoa, alegia.
  • Ikastaroei dagokienez, 6ko azpitaldeen antolaketa berreskuratuko da.
  • Aldaketak gimnasioko eremuetan:
    • 10 plaza egongo dira kardio eremuan, eta plaza hori hartzen dutenek kardio makinak zein indar makina gidatuak erabili ahal izango dituzte, beti ere orain arte bezala higiene neurriak betez.
    • Pisu librearen eremuan edukierak 3 pertsonakoa izaten jarraituko du.
  • Futbol taldekoek Harane 22:00ak arte erabili ahal izango dute astelehenetik aurrera.

 

Usurbilgo jarduera fisikoa eta kirola egoera epidemiologikoaren arabera.

Udal kirol instalazioak

-Irekita jendearentzat: aurretiko zita eta %50eko aforoarekin. Maiatzaren 17tik aurrera 22:00ak arte irekita.

-Aldagelak eta dutxak erabili daitezke (dutxak banakako erabileran).

-Jardueren programa: barruko instalazioetan egiten dena 6 pertsonako taldeetan eta beti maskarilarekin, kanpoan egiten den intentsitate handiko jarduera fisikoko aparteko uneetan eta igerilekuetan izan ezik.

 

Eskola Kirola

-Entrenamenduak egin daitezke, 6 pertsonako taldeetan, beti musukoarekin. Lehiaketak etenda daude.

 

Kirol Federatua

-Federatuen entrenamenduak egin daitezke, taldeen mugarik gabe.

-Federatuen leihaketak antolatu daitezke baina publikorik gabe.

 

Jarduera fisikoa eta kirola aire zabalean

-Egin daiteke 6 laguneko taldeetan gehienez.

 

Maskarila

-Momentuoro erabili behar da salbuespen hauekin: eremu naturaletan, hirigune periferikoetan (oinezkorik gabe), igerilekuetan, baimendutako federatuen entrenamendu eta lehiaketetan, eta kanpoan egiten den intentsitate altuko jarduera fisikoko une berezietan.