Espainiako Sektorea jokoan gaurtik, Usurbil K.E.-ren jubenil mutilek

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 14a, 12:19

Euskadiko Txapelketan bigarren postuan amaitu ostean, asteburuan Zaragozan jokatuko duten Espainiako Sektorean lehiatzeko sailkatua dago, Usurbil Kirol Elkarteko jubenil mutilen eskubaloi taldea.

Zaragozan du hitzordu nagusia asteburuan, Usurbil Kirol Elkarteak. Jubenil mutilek Euskadiko Txapelketan bigarren postuan sailkatu eta Espainiako Sektorea jokatzeko txartela eskuratu zuten. Heldu zaie, sektorean parte hartzeko unea. Asteburu honetan Zaragozan duten onena emango dute usurbildarrek. Pozik asko helarazi dute albiste honi atxikia duzuen argazkia; Zaragoza bidean zihoazela. 

Ostiral, larunbat eta igande honetan, neurketa bana jokatuko dute. C multzoko hiru taldeekin lehiatuko dira, tartean sektorea bera antolatu duen etxeko talde zaragozarrarekin. Espainiako Eskubaloi Federazioaren web orrialdeak ohartarazi duenez, txapelketa honetako partida batzuk streaming bidez eskainiko dira. Usurbil K.E.-ri dagokionez, larunbat arratsaldeko 17:30etan jokatuko duten partida behintzat zuzenean ikusteko aukera egongo omen da. 

Jubenil mutilen Espainiako sektorea
Epea: maiatzak 14-16.
Tokia: Zaragozano C.D.M. Valdefierro.
Aurkariak: Barça, Ademar Zaragoza eta Ingfraile Recoletas Atletico Valladolid.
-Maiatzak 14, ostirala: 20:00 Barça-Usurbil K.E.
-Maiatzak 15, larunbata: 17:30 Ademar Zaragoza-Usurbil K.E.
-Maiatzak 16, igandea: 10:30 Ingfraile Recoletas Atletico Valladolid-Usurbil K.E.
Streaming bidez: Espainiako Sektorea