Beñat Lizaso, Gipuzkoako txapelduna

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 17a, 13:13
Argazkia: Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioa.

Gipuzkoako euskal pilota egokituko bederatzigarren txapelketako buruz buruko finala irabazi du usurbildarrak.

Igande honetan jokatu den Gipuzkoako euskal pilota egokituko bederatzigarren txapelketako buruz buruko finala jokatu eta irabazi du Beñat Lizaso usurbildarrak. Zorionak!

Lizasok Mikel Merino izan zuen aurkari eta 10-6 nagusitu zitzaion partidan. Aurretik, binakako neurketa ere jokatu zuen usurbildarrak Hilario Olanorekin batera. Azken emaitza 9-10, usurbildarraren alde. Ekainaren 26an Zumaiako pilotalekuan ospatuko den finalerako sailkatu dira. 

Neurketa hauek guztiak igande goizean jokatu ziren Lasarte-Oriako Loidi-Barren frontoian.