[IRUDITAN] Gipuzkoako pentsiodunen bizikleta martxa Usurbilen

Noaua Aldizkaria 2021ko mai. 28a, 19:05

Gipuzkoako pentsiodunen bizikleta martxa gaur arratsaldeko 6etan iritsi da Usurbila. San Inazio kalean batu zaizkie hainbat usurbildar, eta San Inazio kaletik herrigunera igo eta Kale Nagusian barna ibili ondoren, frontoi atzera iritsi dira pentsiodunak. 

Gipuzkoako hainbat eta hainbat herri pasatuta iritsi dira Usurbilera. Bihar, arratsaldeko bostetan Donostiako Alderdi Ederren egingo duten manifestazioaren mezua zabaldu eta pentsio duinak eskatzeko aldarria zabaldu dute, gutxienez 1080€koa. Berdintasunaren aldeko aldarria ere zabaldu dute, genero arrakalarekin amaitzeko.