Aranerreka, "itxuraldatua" berriz

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 5a, 13:30

Aranerrekak ostegun honetan zuen itxura duzue ondoko irudietan. 

Ostegun eguerdi aldera, Artzabal inguruan Aranerrekak zuen itxura duzue ondoko irudiotan. Herritarrek batek NOAUA!ri jakinarazita, bertara hurbildu eta begi bistakoa zen zenbait puntutan errekak zuen tankera. 

Ez da lehen aldia, berriz ere herritar honek nabarmentzen zuenez, "Errekatxiki, Errekazikin". Erreka eta erreka ertzak. Maiatzaren 15ean ingurua garbitzeko auzolanerako deia egin zuen Anerreka Ingurumen Elkarteak. Denetariko hondakin mordoa bildu zuten. Freskagarri nahiz edari alkoholdun (bereziki garagardoa) ontzi arinak, aurrez erretako egur puskak uretan, denetariko poltsak, estalkiak, obretan erabilitako materiala, pandemia garai honetan erabilitako musukoak, amiantodun materiala... eta plastikoa, kolore nahiz forma anitzetan. Ingurumenak irentsi ezin duen plastikoa, baina guneren batean ikusi zen lurperatzen nola doan, ingurua barruraino kaltetzeraino. Hondakinak baita errekan nahiz erreka ertzean, urak ibaira eta handik itsasoraino garraiatzeko moduan.