[IRUDITAN] Basabi eta Kimu taldeen kontzertua

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 5a, 19:45

Jexux Artze Kultur Elkarteak urtero antolatzen ditu ekitaldi kulturalak txalaparta eta euskal kultura zabaldu asmoz, eta Basabi eta Kimu taldeen kontzertuak maiatzaren 15ean egitekoak baziren ere, arazoak tarteko, gaur egin dute kontzertua. 

Lehenik, Kimu taldeak txalaparta erakustaldia eskaini du, hamar bat minutuz. Instrumentu tradizionalaren doinuek Sutegira hurbildutako dozenaka lagun aho zabalik utzi ditu. Gero, Kimu taldea osatzen duten txalapartariei musikari gehiago gehitu zaizkie, eta Basabi taldea osatuta, kontzertua eskaini dute. 

 

Jexux Artze Kultur Elkarteak txalaparta indartu nahi du berriro Usurbilen, eta Zumarte Musika Eskolarekin bat eginda, txalaparta ikastaroa eskainiko dute. Aurrerantzean ere, Zumarten txalaparta erakustea nahi dute.