Koronabirusa

Kasu berririk ez hirugarren egunez eta 126,82ko intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 18a, 12:34

Duela 24 orduko datu berbera; covid19 kasu berririk ez du detektatu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak hirugarren egunez segidan Usurbilen. Eta duela 24 ordu kaleraturiko 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentziari eusten dio udalerri honek; 126,82ko intzidentziari hain zuzen. Eremu horian jarraitzen du Usurbilek.

Sei egunez covid19 kasu berririk ez zuen detektatu Usurbilen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ekainaren 15era arte. Astearteko txosten epidemiologikoak 2 kasu hauteman zituztela berri eman ziguten. Ordutik ez dute kasu berririk detektatu, azken hiru egunotan.

Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan. Ekainean momentuz 9 kasu. 2 azken 7 egunotan. 8 azken 14 egunetan:
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.
Maiatzak 13: 0.
Maiatzak 14: 5.
Maiatzak 15: 0.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 0.
Maiatzak 18: 2.
Maiatzak 19: 1.
Maiatzak 20: 1.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 0.
Maiatzak 24: 1.
Maiatzak 25: 1.
Maiatzak 26: 1.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 1.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 0.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 0.
Ekainak 4: 1.
Ekainak 5: 1.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 3.
Ekainak 8: 0.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 0.
Ekainak 11: 0.
Ekainak 12: 0.
Ekainak 13: 0.
Ekainak 14: 2.
Ekainak 15: 0.
Ekainak 16: 0.
Ekainak 17: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.
Maiatzak 23: 190,23.
Maiatzak 24: 206,09.
Maiatzak 25: 174,38.
Maiatzak 26: 190,23.
Maiatzak 27: 190,23.
Maiatzak 30: 158,53.
Maiatzak 31: 174,38.
Ekainak 1: 142,68.
Ekainak 2: 142,68.
Ekainak 3: 126,82.
Ekainak 6: 174,38.
Ekainak 7: 206,09.
Ekainak 8: 190,23.
Ekainak 9: 174,38.
Ekainak 10: 174,38.
Ekainak 13: 126,82.
Ekainak 14: 142,68.
Ekainak 15: 142,68.
Ekainak 16: 126,82.
Ekainak 17: 126,82.

Buruntzaldea berdetzen
Lasarte-Usurbil osasun eremuan 131,62ko intzidentzia du koronabirusak. 9 kasu detektatu ditu Osasun Sailak azken 7 egunotan, zonalde honetan. Eremu horian da baita ia eskualde osoa, Andoain eta Hernani ezik, eremu berdean baitira:
-Andoain: 33,36 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,20. Azken 7 egunetan 2 kasu). 
-Astigarraga: 119,87 (duela astebetekoarekin alderatuta: 2,00. Azken 7 egunetan 7 kasu). 
-Hernani: 39,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,31. Azken 7 egunetan 1 kasu). 
-Lasarte-Oria: 141,77 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,68. Azken 7 egunetan 7 kasu).
-Urnieta: 209,37 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,00. Azken 7 egunetan 5 kasu). 
-Usurbil: 126,82 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,73. Azken 7 egunetan 2 kasu).  

Eremu gorridun udalerririk ez Gipuzkoak
Gipuzkoak ere berdin, eremu horian segitzen du. 100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatua 118,26koa da. 5.000 biztanletik gorako udalerririk ez du eremu gorrian, bakarra eremu laranjan, 20 horian eta 10 berdean.

6.196 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 165 izan dira positiboak (%2,7); 35 Gipuzkoan, 107 Bizkaian eta 20 Araban. 2 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 19 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 51 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.81ekoa da gaur.  

Ikastetxeen egoerari dagokionez, 31 ikastetxeetako 36 ikasgela daude itxita. EAE osoko 17.554 ikasgeletatik %0,25a.

Informazio gehiago hemen: covid19