Koronabirusa

6 egun kasu berririk gabe, 79,26raino murriztu da intzidentzia

Noaua Aldizkaria 2021ko eka. 21a, 12:40

Seigarren egunez segidan 0 covid19 kasu Usurbilen. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak astelehen honetan plazaraturiko azken datuen arabera, 79,26raino murriztu da 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzia. Eremu horian den arren, berdera igarotzetik hurbil da udalerri hau.

Sei egunez covid19 kasu berririk ez zuen detektatu Usurbilen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak ekainaren 15era arte. Amaitu berri dugun astea ere joera beretsuan agurtu dugu. Duela 7 egun detektatu zituen Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak azken 2 covid19 kasuak Usurbilen. Ordutik, ekainaren 15etik 20ra ez da kasu berririk izan.

6 egun daramagu udalerri honetan covid19 kasu berririk ezagutu gabe. 100.000 biztanleko 14 eguneko koronabirusaren intzidentzian eragin zuzena izan du bilakaera honek, nabarmen jaitsi baita asteburuan; 126,82tik 79,26raino. Eremu horian jarraitzen du udalerri honek, baina berdera hurbiltzen doa. 60tik beherako intzidentzia izatera helduz gero, eremu horitik berdera igaroko da Usurbil. 

Maiatzean 43 koronabirus kasu detektatu zituen Osasun Sailak udalerri honetan. Ekainean momentuz 9 kasu. 2 azken 7 egunotan. 5 azken 14 egunetan:
Maiatzak 1: 3.
Maiatzak 2: 2.
Maiatzak 3: 3.
Maiatzak 4: 4.
Maiatzak 5: 4.
Maiatzak 6: 6.
Maiatzak 7: 0.
Maiatzak 8: 1.
Maiatzak 9: 2.
Maiatzak 10: 0.
Maiatzak 11: 3.
Maiatzak 12: 0.
Maiatzak 13: 0.
Maiatzak 14: 5.
Maiatzak 15: 0.
Maiatzak 16: 0.
Maiatzak 17: 0.
Maiatzak 18: 2.
Maiatzak 19: 1.
Maiatzak 20: 1.
Maiatzak 21: 0.
Maiatzak 22: 0.
Maiatzak 23: 0.
Maiatzak 24: 1.
Maiatzak 25: 1.
Maiatzak 26: 1.
Maiatzak 27: 0.
Maiatzak 28: 1.
Maiatzak 29: 1.
Maiatzak 30: 1.
Maiatzak 31: 1.
Ekainak 1: 0.
Ekainak 2: 1.
Ekainak 3: 0.
Ekainak 4: 1.
Ekainak 5: 1.
Ekainak 6: 1.
Ekainak 7: 3.
Ekainak 8: 0.
Ekainak 9: 0.
Ekainak 10: 0.
Ekainak 11: 0.
Ekainak 12: 0.
Ekainak 13: 0.
Ekainak 14: 2.
Ekainak 15: 0.
Ekainak 16: 0.
Ekainak 17: 0.
Ekainak 18: 0.
Ekainak 19: 0.
Ekainak 20: 0.

Intzidentziaren bilakaera (100.000 biztanleko 14 eguneko tasa)
Eremu laranjan

Apirilak 14: 364,62.
Apirilak 15: 348,76.
Apirilak 18: 396,32.
Apirilak 19: 396,32.

Eremu gorrian

Maiatzak 2: 729,23.
Maiatzak 3: 745,09.
Maiatzak 4: 760,94.
Maiatzak 5: 681,67.
Maiatzak 6: 745,09.
Maiatzak 9: 697,53.
Maiatzak 10: 618,26.
Maiatzak 11: 618,26.
Maiatzak 12: 602,41.
Maiatzak 13: 459,73.
Maiatzak 16: 443,88.

Eremu laranjan
Maiatzak 17: 396,32.
Maiatzak 18: 364,62.
Maiatzak 19: 317,06.

Eremu horian
Maiatzak 20: 237,79.
Maiatzak 23: 190,23.
Maiatzak 24: 206,09.
Maiatzak 25: 174,38.
Maiatzak 26: 190,23.
Maiatzak 27: 190,23.
Maiatzak 30: 158,53.
Maiatzak 31: 174,38.
Ekainak 1: 142,68.
Ekainak 2: 142,68.
Ekainak 3: 126,82.
Ekainak 6: 174,38.
Ekainak 7: 206,09.
Ekainak 8: 190,23.
Ekainak 9: 174,38.
Ekainak 10: 174,38.
Ekainak 13: 126,82.
Ekainak 14: 142,68.
Ekainak 15: 142,68.
Ekainak 16: 126,82.
Ekainak 17: 126,82.
Ekainak 20: 79,26.

Buruntzaldea berdetzen
Lasarte-Usurbil osasun eremuan 101,54ko intzidentzia du koronabirusak. 8 kasu detektatu ditu Osasun Sailak azken 7 egunotan, zonalde honetan. Eremu horian da baita ia eskualde osoa, Andoain eta Hernani ezik, eremu berdean baitira:
-Andoain: 20,02 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,20. Azken 7 egunetan 0 kasu). 
-Astigarraga: 119,87 (duela astebetekoarekin alderatuta: 1,33. Azken 7 egunetan 5 kasu). 
-Hernani: 39,75 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,50. Azken 7 egunetan 4 kasu). 
-Lasarte-Oria: 115,52 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,71. Azken 7 egunetan 6 kasu).
-Urnieta: 193,27 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,67. Azken 7 egunetan 0 kasu). 
-Usurbil: 79,26 (duela astebetekoarekin alderatuta: 0,63. Azken 7 egunetan 2 kasu).  

Eremu gorridun udalerririk ez Gipuzkoak
Gipuzkoak ere berdin, eremu horian segitzen du. 100.000 biztanleko 14 egunetako intzidentzia metatua 86,81ekoa da. 5.000 biztanletik gorako udalerririk ez du eremu gorrian, ezta laranjan ere, 19 horian eta 15 berdean.

4.015 test egin dituzte azken 24 orduotan EAE mailan. 98 izan dira positiboak (%2,7); 14 Gipuzkoan, 70 Bizkaian eta 12 Araban. 2 EAE-tik kanpo bizi direnen artean. 16 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, 50 daude ZIU-n. Puntu bakarraren azpitik izatea gomendatzen duten oinarrizko birsorkuntza tasa 0.86koa da gaur.  

EAE-ko txertaketa datuei dagokienez, 1.156.044 herritarrek jaso dute dosi bat, 776.774 herritarrek beharrezko dosiak.

Informazio gehiago hemen: covid19