Errifen zozketako sari gehienak banatu ditu Usurbil F.T.-k

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 2a, 08:26

Bost sarietatik lau banatu ditu jada Usurbil F.T.-k antolatua zuen errifa zozketatik. 

Albiste honi atxikitako irudietako batean duzue sarituetako bat, Iñaki Larrañaga, eskuartean egokitu zaion saria eta sariaren jabea ondoan duela. Imanol Agirretxeren kamiseta eta baloia eskuratu baitu Usurbil F.T.-k antolaturiko errifa zozketari esker. 

Antolatzaileek hain zuzen eskerrak helarazi nahi dizkiote Agirretxeri zozketarako utzitako kamiseta, baloi eta botengatik. Saizar jatetxearen otordu bat, Bruño marisko saltzaileen otar bat eta Yuri Berchiche futbol jokalariaren kamiseta eta baloia ere zozketatu ditu Usurbil F.T.-k.

Errifak erosi nahiz zozketarako materiala utzi dutenei eskerrak helarazi nahi dizkiete. Hemen dituzue bost sarituetatik lau, asteazken arratsaldean Haranen ateratako argazkietan. Bosgarren saritua agertzea falta zen une horretan.


USURBIL F.T.
1. Saria: Imanol Agirretxeren kamiseta eta baloia.
Zenbaki saritua: 5.294.
Saritua: Iñaki Larrañaga.


2. Saria:
Imanol Agirretxeren botak eta baloia.
Zenbaki saritua: 6.922. 
Saritua: Inhar Patxe.


3. Saria:
Yuri Berchicheren kamiseta eta baloia.
Zenbaki saritua: 2.644. 
Saritua:
Oier Igarriz.


4. Saria:
Mariscos Bruñoren mariskada bat.
Zenbaki saritua: 7.114. 
Saritua:
Eli Goikoetxea.



5. Saria: bi lagunentzako bazkaria (menua) Saizar Jatetxean.
Zenbaki saritua: 0.795.
Saritua: