Kultur Bira

Gazteak olinpiadetan blai

Noaua Aldizkaria 2021ko uzt. 4a, 11:40

Blai amaitu zuten larunbatean gazte olinpiadetako parte hartzaileek. Gozatu ederra hartu zuten antolakuntzak proposatutako jolasetan parte hartuta.

Partaide multzo txikietan, talde lana ardatz zuten jolas kooperatibo bezain dibertigarriez hornituriko ginkana prestatu zieten Kultur Birako gazte eragileek. Bizkarreko skate parkean kokaturiko ginkanan ezinhobeto pasa zuten parte hartzaileek. Blai amaitu zuten azken proban bereziki.

Ez zen lehiarik izan, lagun arteko arratsalde pasa ederra baizik.