650 urte gaur, Usurbil hiribildu izendatu zutenetik

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 11a, 11:02

650 urte bete dira hain esanguratsua den irailaren hamaikagarren honetan, Usurbili hiribildu izendatu zutenetik.

Irailaren 11 egun esanguratsua dela ezin ukatu AEBra edota Kataluniara begira jartzen bagara. Baina herri honen historian ere bada urtemuga bat. 650 urte bete dira irailaren hamaikagarren honetan Usurbil hiribildu izendatu zutenetik, Villa Belmonte de Usurbil eratu zela 650 urte bete dira. Lehen Donostiako lur eremua izan zen. 

Gaztelako Enrike II erregeak hiribildu tituluarekin izendatu zuen 1371. urteko irailaren 11n "Belmonte de Usurbil". 

Belmonte izena galduko zuen gero udalerri izenak. Belmonte izena du egungo Kalezarreko auzo elkarteak, duela 650 urte herrigunea zenak. Igaro den ekainean NOAUA!ri eskainitako elkarrizketan aurreratu zutenez, lan talde ezberdinak osatu dituzte, haietako bat, urteko ekintzez arduratzen ari dena. Kalezarko historia azalduko duen auzo antzerki ibiltari bat eskaintzekoak dira udazken honetan, aurreratu zigutenez. “Ikusten genuen egun horren harira polita izan zitekeela zerbait egiteko”. Esan eta egin. Kalezarko historia azalduko duen auzo antzerki ibiltari bat eskaintzekoak dira laster.