"Euskal Herria bihotzean, independentzia!" ekitaldia gaur

Noaua Aldizkaria 2021ko ira. 27a, 09:01

Sortu Usurbilek deituta, 19:30etan Mikel Laboa plazan.

Ekitaldia deitu du Sortu Usurbilek astelehen arratsalde honetan, 19:30etan Mikel Laboa plazan. Hala iragarri dute sare sozialen bidez; "bizitza duina ahalbidetzeko aukera, biziraupenaren aldeko borrokaren uzta. Euskal Herria bihotzean. Independentzia!".

Eskualde mailako Independentzia Eguna
Buruntzaldeko Ezker Abertzaletik Independentzia Eguna antolatu dute larunbat honetarako, urriaren 2rako. "Independentziaren aldarria erdigunera ekartzeko asmoz, eskaintza politiko eta soziala izango dugu Hernanin", iragarri du Ernai Usurbilek sare sozialen bidez. Independentziari buruzko hitzaldia, herri bazkaria, manifestazioa, ekitaldi politikoa eta kontzertu gaua.

Bi sarrera mota izango dira eskuragarri; bat herri bazkaritarako eta kamiseta eskuratzeko. Bestea, iluntzeko kontzertuetarako. Perlata eta Rotten XIII taldeek eskainiko duten emanaldietarako sarrerak salgai dituzte Usurbilen Aitzagan. "Pertsona bakoitzak ezin izango ditu lau sarrera baino gehiago erosi", ohartarazi dute.


Urriak 2, larunbata
Hernanin
11:00 Hitzaldia: "Independentzia ipar, estatu propioa zertarako?" Milagrosan.
Hizlariak: Eneko Compains, Iratxe Delgado eta Igor Arroyo.
14:00 Herri bazkaria Tiloetan.
16:00 Andoni Ollokiegi Tiloetan.
18:00 Manifestazioa Gudarien plazatik.
18:30 Ekitaldi politikoa manifestazioaren amaieran Tiloetan.
21:30 Kontzertuak Atsegindegin: Perlata eta Rotten XIII

Antolatzaileak: Buruntzaldeako LAB, Sortu eta Ernai.