ZUMETA IN MEMORIAM

Zumeta, agur eta kolore

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 2a, 14:18

Jose Luis Zumeta 2020ko apirilaren 23an zendu zen, pandemia lehertu eta hilabetera. Gauzak hobera egin duten honetan, Usurbilgo herriak Zumetarekin zuen zorra kitatu ahal izan du.

Usoa Zumeta: "Eskuzabala, zentzu zabalenean"

Jose Luis Zumeta margolariaren senide eta lagun ugari bertaratu dira gaur eguerdian Usurbilgo Mikel Laboa plazan. Usoa Zumetak gidatu du omenaldia. Hitz sentitu hauekin amaitu du bere hitzaldia:  “Eskuzabala zentzu zabalenean, parekoarekin aurreiritzirik gabea, jakinmin handikoa, dramatismoa batere maite ez zuena, horrelakoa zen aita, Jose Luis, Zume, Zumeta”. 

 

Agurtzane Solaberrieta: "Arrasto itzela utzi du"

Agurtzane Solaberrieta alkateak margolariaren gertutasuna eta konpromiso soziala nabarmendu du: “bere apalean, arrasto itzela utzi du han eta hemen. Euskal Herrian eta mundu zabalean. Eta zer esnaik ez, Usurbilen. Gure herriaren izaerari arnasa emateraino”.

 

Puntako artistak oholtza gainean

Omenaldian parte hartu duten lagunak hauek izan dira: Alazne Begiristain eta Eli Eizagirre txalapartariak, Usoa Zumeta, Mikel Telleria kantaria, Bernardo Atxaga idazlea, Agurtzane Solaberrieta alkatea, Hertzainak taldeko Gari eta Josu eta Aitor Agirre dantzaria eta Usurbilgo Txistulari Taldea, hurrenez hurren.

Bideo honetan omenaldiaren lagin bat jaso dugu.