Solasaldia eta ikastaroak, udal Parekidetasun Sailaren eskutik

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 5a, 08:40

Batetik emakumeen ahalduntze eskolaren baitan ikastaro sorta iragarri dute. Bestetik, "gizonak, maskulinitateen kaiolan?" solasaldia. Hemen datozen asteoi begira, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailetik iragarri duten hitzordu sorta.

"Gizonak, maskulinitateen kaiolan?"
Izenburu honen bueltan solasaldia antolatu du Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak Arremanitz kooperatibarekin elkarlanean, urriaren 14an, arratsaldeko 18:00etan Potxoenean. Tratu on, parekidetasuna eta sexologia arloetan eragiten duen aipatu kooperatibako kide Ibon Arrizabalaga de Mingok bideratuko du saioa. Izena aurrez eman ahalko da, parekidetasuna1@usurbil.eus helbidean edo 943 377 110 telefono zenbakian.

Gogoan izan, gizonezkoen sexualitateak hizpide zituen "Satiro" antzezlana antolatu zutela urriaren lehenean Sutegin. Emanaldi haren ostean dator saio hau.

Emakumeen ahalduntze eskola
Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailak ikastaro sorta antolatu du urteko azken hilabeteotarako. Izen emateko bideok dituzue: parekidetasuna1@usurbil.eus / 943 37 71 10.

"Amatasun bizigarria"
Bideratzailea:
Ainara Gorostizu Mujika.
Zehaztasunak: "Gaur eta hemen amatasuna exijente eta zail egiten duten hariak ikusi eta teoria feministen eta amatasunaren historiako ekarpenekin, hausnarketa pertsonalekin eta talde dinamikekin amatasunaren praktika eta esperientzia bizigarriagoak bilatzea izango da ikastaroaren egitekoa, beti ere, egite horrek dakarren ahalduntzea eta interpelazio politikoa ere helburu izango ditugularik".
Saioen egutegia: urriak 6, 20 eta azaroak 3 eta 17.
Ordutegia: 17:00-19:00.
Tokia: Potxoenea.
Izena emateko epea: urriaren 4a

"Menopausia. Hausnarketarako unea"*
Bideratzailea: Pepa Bojo Ballester.
Zehaztasunak: "Gure bizitzako bigarren etapa, heldutasunaren etapa, modu sortzaile eta aberasgarrian bizitzen prestatzeko pentsatuta dago Pepa Bojoren tailer hau, irudi, bizimodu eta energia aldaketei aurre egiten ikasiz".
Saioen egutegia: urriak 7- abenduak 16, ostegunetan.
Ordutegia: 17:00-19:00.
Tokia: Potxoenea.
Izena emateko epea: urriaren 5a 
Oharra: *Tailerra gaztelaniaz izango da.

Biodantza, Eider Zuriarrainen eskutik
Bideratzailea: Eider Zuriarrain.
Zehaztasunak: "Gorputz adierazpen sistema bat izateaz gain, garapen pertsonalerako proposamena ere bada non, talde testuinguru batean, musika, mugimendua eta ariketa/dantza antolatuen bitartez, gure gaitasun naturalak garatzen diren".
Saioen egutegia: urriak 5-abenduak 14, astearteetan.
Ordutegia: 15:30-17:00.
Tokia: Oiardo Kiroldegia.
Izena emateko epea: urriaren 4a.