Pelax kontzertuan igandean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 15a, 09:45

Bueltan dator igandean (urriak 17) sortzaile donostiarra udalerri honetara, Usurbilgo Udalak antolaturiko kontzertuan.

2019an kaleratu zuen azken lana, "rock progresibo estiloko diskoa". Orduko hartan, Laboaren Uztaila zikloaren baitan kontzertua eskaini zuten. "Mikel Laboa plazan arnasten da aura berezi bat. Oso toki polita da Mikel bera omentzeko eta euskal kantagintzari ere bere plaza emateko. Usurbilen lagun asko dut, bertan aritzen naizen bakoitzean oso ondo sentitzen naiz", adierazi zion aldizkari honi Unay Pelayo "Pelax"-ek.

Duela bi urteko emanaldira begira zioenez, "filtro askorik gabeko bakarlaria topatuko du. Joko dena bene benetakoa izango da, atrezzo askorik gabe". Igandean bueltan dator, oraingoan Sutegira, hilabeteetako etenaldiaren ostean. Emanaldirako izen ematea zabalik duzue usurbilkultura.eus plataforman.

Donostiarra duela 8 urte hasi zen bakarlari gisa kontzertuak eskaintzen. 2014an "Pillotegiko saioak" izeneko lana kaleratu zuen, 2019an izenik gabeko lan bikoitza.

Pelax taldearen kontzertua
Eguna: urriak 17, igandea.
Ordua:
19:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: "Hainbat hilabete emanaldirik egin gabe pasa ostean, bueltan da Pelax rock talde donostiarra. 2019ko ABDE disko progresibo bikoitza kaleratu denetik ia pare bat urte pasa diren honetan, gogotsu dago boskotea lokaletik atera eta oholtza berriz zapaltzeko".
Edukiera: 117.
Izen ematea: urriaren 17ra arte 6 eurotan, usurbilkultura.eus plataforman.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.