2021/11/13 10:00

Jardunaldia

"Noain 1521": jardunaldi eguna

"Noain 1521": jardunaldi eguna
Sutegiko auditorioa, Usurbil

10:00 Eneko Del Castillo: "Nafarroako atlas historikoa" liburuaren aurkezpena. 1000 urteetan gure lurraldeak egin duen bilakaera.
11:00 Idoia Arrieta: "1200: konkista eta haustura".

Zehaztasunak: "Lehenengo atalean marko historikoari ondo heltzeko Nafarroako erresumaren bilakaeraren lerro nagusiak aipatuko ditu. Erresuma "nazionalaren" aurrekariak, 1200. arteko haustura eta haren ondorio hurbilak. Bigarren atalean, Nafarroako erresumaren hiribilduak aztertuko ditu: horien datak, garrantzia eta ibilbidea. Hirugarrenean, historiografiaren hausnarketa egingo dugu.

12:00 – 14:00 Mahai-ingurua: Iñigo Larramendi (Nabarralde), Mikel Erauskin (Orreaga iritzi-taldea), Andoni Olariaga (Iratzar fundazioa) eta Ianko Ganboa (Eusko Alderdi Jeltzalearen Gipuzkoako Aldundiko juntakidea). Moderatzailea: Ainhoa Larrañaga (Mondragon Unibertsitateko irakaslea).

Zehaztasunak: "Euskaldunok (baskoiak) bagenuen gure izaera eta ohiturak gure legean sartuta, gureak ziren. Gure lurraldetasunak antolakuntza bat ekarri zuen (Nafarroako erresuma) eta honek gure legea bermatzen zuen. 1200. urtean Gaztelak lurralde batzuk konkistatu zituen, eta beranduago, 1512 eta 1620an Frantziak geratzen ziren hondarrak. Gure independentzia galdu zen (lapurtuta)". Foruak mantendu zituzten, baina 1839 eta 1841ean murriztu zituzten, 1876an erabat kendu...".

Antolatzailea: Nafartarrak taldea.