#udalbatzarra

"Txukun exekutatzen", 2021eko udal aurrekontuak

Noaua Aldizkaria 2021ko urr. 29a, 13:25

Hiruhilero moduan, udal kontuhartzaileak aurtengo udal aurrekontuen exekuzioa zertan den azaldu du osteguneko udalbatzarrean.

Hiruhilero moduan, 2021eko udal aurrekontuen exekuzioa zertan den argibideak eskaini ditu Xabier Olano udal kontuhartzaileak ostegun honetako osoko bilkuran. “Txukun exekutatzen” doazela zehaztu zuen, ezohikoa izan zen “iazko urtekoa baino hobeto”. Diru-sarreren exekuzioa %66,81an da, gastuena %50ean. Hala segiz gero, urte amaierarako diru-sarreren exekuzioa %90era igo daiteke, zertxobait beherago gera daiteke gastuena. Datu gehiago; Udalaren zorpetze maila %12,88koa da. Urtean zehar izaten ari den bilakaeraren erakusle, ekainean %22an zela. “Bide onetik goaz”, zioen zehaztasunon berri emateko Olanok aipatu osoko bilkuran hitza hartu zuenean.

Urte amaierara begirako albiste on bat ere ekarri zuen udal kontuhartzaileak atzoko udalbatzarrera. Foru Aldunditik udalari jakinarazi zionez, Foru Funtsetik aurreikusitakoa baino 450.000 euro gehiago jaso ditzake udalerri honek urte amaieran.