Pilota, eskubaloi eta futbol partidak asteburuan

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 5a, 08:10

Pilota, eskubaloi eta futbol partidak iragarri dituzte herriko taldeek astebururako. Segidan duzue neurketa guztion hitzorduon berri. Ohar bat; eskubaloi taldeen jardunaldi berria iragartzeko Usurbil Kirol Elkarteak atera duen kartelean ohartarazi dutenez, azken errifa zozketako zenbaki saritua, 1282 izan da. Irabazlea agertu dela berri eman dute aipatu kirol bilgunetik.

PILOTA
Azaroak 5, ostirala
18:45 Alebin 2. urtekoak eta infantilak (Errendimenduko Txapelketa, banaka) Usurbilgo frontoian:
Jauregi-Gaskon (Hernani).
Indakoetxea-Isasti (Mundarro)
Illarramendi-Txulobi (Urkola)
Errasti-Mayoz (Behar Zana)
Vidal-Borda (Euskal Giroa)
Bengoetxea-Castillo (Eple)

FUTBOLA HARANEN
Azaroak 6, larunbata
10:15 Infantilak, 1. maila: Udarregi Usurbil FT "B"-Danena KE
12:00 Kadeteak, 1. maila: Usurbil FT "A"-Zarautz KE "C"
16:00 Jubenilak, 1. maila: Usurbil FT-Lagun Onak CD

ESKUBALOIA KIROLDEGIAN
Azaroak 6, larunbata
16:00 Jubenil neskak, Gipuzkoako Federatuak: Usurbil K.E.-Urnieta
17:45 Senior mutilak, Euskal Liga: Usurbil K.E.-Aloña Mendi K.E.

Azaroak 7, igandea
11:00 Jubenil neskak, Gipuzkoako Federatuak: Usurbil K.E.-Ormaiztegi K.E.