Pandemia bete-betean zela iritsi zitzaion jubilazioa tramitatzeko eguna. Ez zen garai samurra izan. Pentsa, Gizarte Segurantzako bulegoak itxi egin zituzten egun batetik bestera. Aurrez aurreko arreta etenda, jende asko noraezean geratu zen. Tartean, gure gonbidatua. Zorionez, egin beharrekoak egin ahal izan ditu eta erretreta hartu badu ere, ez dauka aspertzeko beta handirik. Lanean zen garaian bezala, saltsa askotan murgilduta dago.