NOAUA! herri aldizkariaren 25. urteurrenean, ‘Kafe garaia’ izeneko atala jarri dugu martxan. Elkarrizketa sosegatuen txokoa izango da baina ez dugu nostalgian erori nahi. Iraganekoak berritu bai baina, batez ere, gaur egungo kontuez arituko gara gure gonbidatuekin.
KAFE GARAIA
Juanjo Allur: “Beste merkataritza eta beste kontsumo eredu batzuk posible dira”

Noaua Aldizkaria 2022 ots 04 Usurbil

Siadeco Ikerketa Elkarteak 50 urte bete zituen 2017an. Sortzaileen asmoari eutsiz, alor desberdinetan jarduten du lanean, ikerketa aplikatuan oinarritutako proiektuak burutuz soziologian, sozioekonomian nahiz maila soziolinguistikoan. Juanjo Allurrek gidatzen du gaur egungo Siadeco eta iraganeko nahiz gaur egungo gako ugari eskaini dizkigu. Tartean, Hurbilagorentzat egindako lanaren inguruko hausnarketa jakingarriak.