Erretreta hartu zuen arte komunikazioaren eta teknologiaren esparruetan jardun zuen. Soldatapekoaz gain, Joxe Mari Irazustak bestelako lan ugari egin ditu herri mailan. Zinegotzi gisa aritu zen hamar urtez. Gipuzkoa Zero Zabor mugimenduko sortzaileetako bat izan zen eta gaur egun Errausketaren Aurkako Mugimendua eta Anerreka ingurumen elkarteko kide da. Kontu jakingarri ugari azaldu dizkigu.