PSE-EEk udal zinegotzi bakarra du Usurbilen: Patxi Suarez. Sevillarra jaiotzez, 2014an Euskal Herrira etorri zen eta geroztik hemen bizi da, familiarekin batera. Iritsi eta euskara ikasteari ekin zion berehala. Ederki moldatzen da. Elkarrizketa osoa halaxe egin dugu, euskara hutsean.