Kafe Garaia

“Usurbilgo Lanbide Eskolan ikasketak bukatzen dituztenak nahikoa erraz lanbideratzen dira”

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 14a, 08:08

Iñaki Mujikak Lanbide Eskolako etapa guztiak ezagutu ditu. Hezkuntzan zein administrazioan. Pilatutako esperientzia ZubiGune fundazioan baliatzen du orain. 

Jubilatuta egon arren, Zubiguneko lehendakaria da gaur egun. Beste saltsa askotako perrexila ere bada. Zumarte Musika Eskolako zuzendaritza batzordean 32 urtez aritu zen eta Txistulari Taldeko beteranoetako bat da. Politikan ere ibilitakoa da. Bitan izan zen zinegotzi Usurbilen, “1983-1987 eta 1991-1995 legealdietan”.