2021/11/13 11:30

Aurkezpena

Usurbilgo kulturari buruzko azterlanaren aurkezpena

Usurbilgo kulturari buruzko azterlanaren aurkezpena
Mikel Laboa plaza, Usurbil

Ordua: 11:30.
Tokia: Mikel Laboa plaza.
Zehaztasunak: "denok dakigu Usurbilen artista eta ekitaldi mugimendu handia dagoela. Astero bada zertaz gozatua gure herri eta auzoetan. Baina egia al da sustraiak ondo errotuak ditugula? Herritar talde batek, Usurbilgo eragile eta artista ezberdinen artean azterketa bat egin du azken urtean zehar euren egoera nolakoa den ikusteko eta iritsi da emaitzak denoi erakusteko garaia. Etorkizunari begira kultur alorrean ditugun erronka berriak denon artean hausnartzeko eta erabakitzeko unea da. Kulturgile, kulturzale eta antolatzaile berriak sortu ditzagun denon artean, kultura bizi eta aberatsa duen herrian bizitzen jarraitzeko. Jarrai dezagun elkarlanean kultura egiten, sortzen eta eragiten".
Deitzaileak: herritar talde bat.