Udal aurrekontu proposamena ezagutzeko azken aukera gaur Potxoenean

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 11a, 08:43

2022rako udal aurrekontu proposamena aurkezteko bilera errondan azken saioa ostegun honetan, 18:30etan Potxoenean.

Urte berrirako udal aurrekontuez hitz egiteko astea amaitzear da. Urte berrirako udal gobernu taldeak bideratu asmo dituen egitasmoak ezagutzeko aukera izaten ari da, auzoz auzo antolatu duen bilera errondaren bidez. "Auzotarren beharrak ezagutzea ere izango dute helburu", ohartarazi dute deitzaileek.

Udal gobernu taldetik berri eman dutenez hain zuzen, "udazkenarekin batera, 2022ko aurrekontuak egokitzen hasi da udal-gobernua, eta auzo auzo aurkezteko bilera deialdiak egin ditu". Guztira bederatzi; bana, Aginagan, Zubietan, Kaxkoan, Atxegalden, Santuenean, Txokoalden, Kalezarren... Kaxkokoa dute azken saioa, gaurko, azaroaok 11.

Datorren urterako aurrekontu proposamena aurkeztu eta herritarren ekarpenak biltzeaz gain, oposizioarenak ere jaso asmo dituzte. Hilabete amaierako udalbatzarrean "behin-behinean onartzea" aurreikusten dute.


2022rako udal aurrekontu proposamena
Aurkezpen saioen erronda

Azaroak 11, osteguna
18:30 Kaxkokoa Potxoenean.

Deitzailea: udal gobernu taldea.