Pagazpe Elkarteko hiru pilotari, Espainiako Pilota Egokituko Txapelketaren finalean

Noaua Aldizkaria 2021ko aza. 30a, 08:03
Azaroaren 28ko kanporaketa neurketetan atera zuten talde argazkia. Egilea: Pagazpe Elkartea.

Beñat Lizaso, Aingeru Semperena eta Mikel Merino, abenduaren 12an jokatuko den final handirako sailkatu dira.

Lehen edizioko kanporaketak jokatu ziren azaroaren 28an Derion (Bizkaia). Finalera begira da txapelketa eta azken saio honetara sailkatu dira Pagazpe Elkarteko hiru pilotari; Beñat Lizaso, Aingeru Semperena eta Mikel Merino. Asier Navaridasekin batera, laukote honen artean ospatuko da finala abenduaren 12an Iruñeako Labrit pilotalekuan, eguerdiko 12:00etan hasita. Navaridas eta Lizaso, Semperena eta Merinoren aurka lehiatuko dira.

Pilota Usurbilen
Bide batez, Pagazpe Elkartetik ostiral honetan Usurbilgo frontoian pilota partidak jokatuko direla iragarri dute.

Abenduak 3, ostirala
17:15 Pilota partidak Usurbilgo frontoian:
Alebin 2. Maila:
Manterola (Pagazpe) vs Pazon (Orio) 

Infantil 2. Maila:
Alejo (Pagazpe) vs Izagirre (Gazteleku)