Urtea borobiltzeko, beste bi astekari

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 1a, 08:12

2021. urtea agurtzear garen honetan, hiru aldizkari plazaratuko ditugu. Lehenengoa egunotan. Beste biak, abenduaren 17an eta 24an.

Amaitzear dugu 2021. urtea. Azken asteetan murgilduak gara abenduan sartzearekin batera. Web orrialde honetan bertan pdf formatuan irakurgai duzue NOAUA!-ren 888. zenbakia. Baina horrez gain, postontzietan ere jasoko duzue egunotan astekaria. Urteko azkenetakoa izango da. Datorren astean, abenduaren 10ean ez da NOAUA!rik izango. Segidan datorren hamabostaldian bai; bai abenduaren 17an, baita hilaren 24an ere. Abenduaren 17koarekin jasoko duzue 2022ko egutegia, hilaren 24koaren negu hasierako ospakizunei begirako gehigarria. Hilaren 17ko aldizkarirako zorion agur edo oharrik baldin baduzue hilaren 13a baino lehen helarazi beharko duzue bideotatik; erredakzioa@noaua.eus / 943 360 321. Urteko azken aldizkarian halakorik txertatu nahi izanez gero hilaren 17a baino lehen bidali beharko duzue.

Zozketak
NOAUA! K.E.-ko bazkide izateak oparia dakar eskuartean. Urtean zehar zozketa edo eskaintza ezberdinak egiten ditugu. Urte amaiera honi begira, lau otar eder asko zozketatuko ditugu; bi saski amaitzear dugun urte honetan zehar publizitatea, iragarkiak jarri dituzuenon artean; beste bi, bazkideon artean. Horrez gain, adi; abendura arteko tarte honetan bazkidetza tramitatu duzuenok, Usurbilgo komertzioetan xahutzeko 150 euroko erosketa bonoaren zozketan parte hartzeko aukera izango duzue baita.

NOAUA! K.E.-ko bazkidetza kultur elkartearen egoitzan bertan bideratu dezakezue nahiz noaua.eus bidez.