Miriam Arrillaga Beloki, eskuz banakako pilota txapelketako finalerako sailkatua

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 6a, 08:32

Abenduaren 19an jokatuko du final handia, igande honetako finalerdietan nagusitu ostean.

Lortu du berriz ere. Emakume Master Cup txapelketako final handirako sailkatu da Miriam Arrillaga Beloki pilotaria. Igande honetan jokaturiko finalerdietan nagusituta igaro da azken neurketa garrantzitsura. Arrillagak 22-15 irabazi zion Enara Gaminderi abenduaren 5eko norgehiagokan. Segidan ospaturiko partidan, 22-19 irabazi zion Amaia Aldaik Olatz Arrizabalagari. Beraz, Arrillaga Aldairekin lehiatuko da final handian. Hitzordua, abenduaren 19an Mungian.

Azaroa hasieran abiatu zuten eskuz banakako Master Laboral Kutxa txapelketa. Guztira 72 pilotarik eman dute izena; 26 pilota mistoarekin eta gainerako 46ak pilota goxoarekin aritu dira. Osasun krisialdiagatik iazko edizioa bertan behera utzi zuten. Duela bi urtekoa Arrillagak irabazi zuen. Aurtengo finala aipatu moduan, abenduaren 19an Mungian jokatuko da, ETB-k zuzenean eskainiko du.