Usurbilgo Udalak astearte honetako (abenduak 14) Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez berri eman duenez behin betiko onartu ditu 2022rako Ordenantza Fiskalak, alegazio epean inork erreklamaziorik aurkeztu ez ostean. Honenbestez, "behin betirako onartu dira 2022ko urtarrilaren 1etik aurrerako eraginez, zerga, tasa, prezio publiko, kontribuzio berezi eta zerga Kudeaketaren ordenantza fiskalean eginiko aldaketak". Xehetasunak esteka honetan dituzue: abenduaren 14ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.
Hobarien eskaintza nabarmen zabaltzen duen 2022rako ordenantza fiskalak hasieraz onartu zituzten irailaren 30eko udalbatzarrean. Gehiengo osoz, EHBilduren aldeko bozkekin. EAJ abstenitu zen, PSE-k aurka bozkatu zuen.
2022rako ORDENANTZA FISKALEN PROPOSAMENA
Zenbakitan
Irizpide orokorra: %1,5eko igoera (KPIaren %3ko igoeraren azpitik).
Salbuespenak: kirol zerbitzuetako tasak eta abonuak %0,9 igotzea, Buruntzaldeko udalen batzordeak hala erabaki ostean; eta hondakinen tasak (zati finkoan urteko 8,56 euroko igoera; errefusaren bilketari eragiten dion zati aldakorra, kubo bakoitzeko 0,5 euro gehiago ordaintzea; 1,5 euro, euro bakarraren ordez).
Hobariak: %50-%90 artekoak, ur, hondakin, estolderia, hileta, baratzen erabilera eta kirol instalazio (abonuez gain, lehen aldiz ikastaroetan), Haur Eskola zerbitzuetan eta Udajolasen".
Balizko onuradunak: 2020ko errenta aitorpenaren kanpainako datuak kontuan izanda:
661 aitorpen: 12.043 diru-sarreren azpitik.
640 aitorpen: 12.043-18.931 euro arteko diru-sarrerak.
734 aitorpen: 18.931-26.093 euro arteko diru-sarrerak.
675 aitorpen: 26.093 -35.400 euro arteko diru-sarrerak.
535 aitorpen: 35.400 eurotik gorako diru-sarrerak.
Baldintza ekonomikoak beteko lituzketen aitorpenak: 2.035etik gora, eta 4.000tik gora herritar.
Bizikidetza unitatea osatzen duten lagunak | Hobariak | ||
%90 | %75 | %50 | |
1 |
<14.630 |
14.630 - 16.625 |
16.625 – 19.950 |
2 |
<19.152 |
19.152 - 21.679 |
21.679 – 26.068 |
3 |
<20.881 |
20.881 - 23.807 |
23.807 – 28.595 |
4 edo gehiago |
<22.477 |
22.477 - 25.802 |
25.802 – 30.723 |