Pagazpeko kideak Espainiako gurpildun aulkian palaz txapeldun

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 14a, 11:57

Igandean jokatu zen Iruñako Labrit pilotalekuan Espainiako gurpildun aulkian palaz txapelketako finala. Pagazpe Elkarteko hiru jokalari izan ziren lauko finalean.

Asier Navaridasek eta Beñat Lizasok, Aingeru Semperena eta Mikel Merinoren aurka neurtu zituzten indarrak. Irabazleak azken biak izan ziren, Aingeru Semperena eta Mikel Merino. Bi jokutan egin zuten finala. Lehen jokua 10-7 amaitu zen, eta hurrengoa, berriz, 10-6.