Miriam Arrillaga Beloki, 4 t´erdiko txapeldunordea

Noaua Aldizkaria 2021ko abe. 20a, 08:00

Kantxa barruan eta kanpoan hurbilekoen babesa jaso zuen Miriam Arrillaga Belokik.

Txapeldunorde amaitu du Miriam Arrillaga Belokik Master Laboral Kutxa eskupilotako lau t´erdiko txapelketa. Igandean jokatu zuen lehia honetako final handia Mungian. 14-22 nagusitu zitzaion Amaia Aldai aurkaria. Senide eta lagunez osaturiko babes talde zabala izan zuen Miriamek alboan, inguru hurbilak helarazi dizkigun ondoko argazkiotan ikus dezakezuen moduan.