2022-23 ikasturterako matrikulazio epea ixtear ikastetxeetan

Noaua Aldizkaria 2022ko urt. 27a, 11:23

Ia bi astez zabalik egon ostean, 2022-23 ikasturterako matrikulazio epea ixtear dute inguruotako ikastetxeetan; bai Udarregi Ikastolan, baita Aginagako eta Zubietako eskoletan ere. Ostiral hau, urtarrilaren 28a matrikulazioa bideratzeko azken eguna.

ZUBIETAKO ESKOLA
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org
www.zubieta.eskolatxikiak.org


AGINAGAKO ESKOLA
-Izen emateko ordutegia: 09:30-16:30.
-2-12 urte bitartekoentzat euskarazko irakaskuntza eskaintza zabala doan: ingelesa 3 urtetik aurrera, musika, Internet gela guztietan, heziketa bereziko irakasle espezializatuen zerbitzua...
-Jantoki zerbitzua, bertako ostatuan sukaldatua.
-Eskola-txikien artean koordinatutako proiektu konstruktibismoan oinarrituz.
-Eskola-txikien arteko elkarbizitza: irteerak, antzerkiak, kirola...
-Eskolaz orduz kanpoko kirola.
-Goizeko gela: 8:00-9:30.

Erriberako Kalea 7
Tlf: 943 372 044
Fax: 943 372 044
012261aa@hezkuntza.net
aginaga.eskolatxikiak.org


UDARREGI IKASTOLA
Ordutegia: hitzordua eskatzeko, deitu aurrez ikastolako 943 36 12 16 telefono zenbakira.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa (fotokopiak):

  • Bizikidetza egiaztagiria (Udalak emana)
  • NAN tamainako argazkia
  • Familia Liburua
  • Guraso/tutoreen NAN
  • Gizarte Segurantzako txartela
  • Kontu korronte zenbakia (IBAN eta BIC kodeak)



Udarregi ikastolaren eskaintza

  • 0 urtetik 16 urtera bitarteko irakaskuntza arautua.
  • Hezkuntza integrala: konpetentzietan oinarritutako hezkuntza.
  • Hezkuntza eredu propioa: Konfiantzaren Pedagogia egitasmoa garatzen dugu.
  • Ikastola berritzailea: eraldaketa didaktiko, metodologiko eta teknologiko etengabea sustatzen dugu.
  • Ikastola euskalduna: euskaraz irakatsiz eta ikasiz, euskaraz biziz, euskaldun konprometituak hezten dihardugu.
  • Irakaskuntza Eleanitza: ingelesa 4 urtetik aurrera eta frantsesa hautazko gaia, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan.
  • Herritarra: Euskal Herriko kultura eta herri-ekintzetan murgildutako ikastola.
  • Ikastola inklusiboa: guztion ikastola bultzatzen dugu, aniztasuna, garapen-erritmo eta behar espezifikoak aintzat hartuz.
  • Baso eskola: basoa gela bihurtzen da. Espazioa eta bertan aurkitzen diren naturako elementu guztiak ikasteko baliabide dira.
  • KiVa Ikastola: Eskola Jazarpenaren (bullying) aurkako programa finlandiarra indarrean 2017tik aurrera beste 56 ikastolekin batera.
  • Autobusa auzo eta herrietara: Santuenea, Aginaga, Zubieta eta Lasarte.
  • Jangela: bertan sukaldatutako herriko produktuak.
  • Zaintza zerbitzua: 08:00etatik 09:00etara eta iraila eta ekainean 14:30-16:30 artean.
  • Zirimara aisialdi proiektua eta eskolaz kanpoko jarduerak: kirolak, dantza, xakea eta antzerkia.
  • Beka sistema propioa: kuoten %100 bonifikatua.
  • Balore eta jarreren lanketa, heziketaren ardatz gisa.

Eta aurreko guztiaren euskarri gisa:

  • 54 urteko esperientzia Usurbilen.
  • Irakasleria egonkorra eta berrikuntza pedagogikoez arduratua.
  • Gestio demokratikoa: guraso eta langileen partaidetza zuzena arlo guztietan.  
  • Erakunde irekia, anitza eta iritzi guztietara zabalik. Herri Onurako Kooperatiba. Guraso Kooperatiba.
  • Kalitatezko Hezkuntza lortzen lagunduko digun, Kalitate Aurreratuaren Kudeaketa Sistemarekin konprometituta.


    Informazio gehiago:
    Gernika ibilbidea, 11
    943 36 12 16
    udarregi.eus
    usurbil@ikastola.eus