Xabier Sancho pilotariak 30 urte ditu. Profesionaletan aritzeko aukera izan ez badu ere, ibilbide oparoa osatu du afizionatu mailan. Kirolari gisa bizi izandakoak azaltzeaz gain, buruan duen erronka zein den argitu digu: Urrian Miarritzen jokatuko den Munduko Txapelketa.