Kirolari ugari ditugu Usurbilen. Sail berri honen lehen denboraldirako hamaika lagun hautatu ditugu. Maiatzaren 6tik aurrera elkarrizketa bat zabalduko dugu ostiralero, sarean zein paperean. Luis Jambrina bideo errealizadoreak egin ditu edizio lanak.
HAMAIKAKOA
Xabi Sancho: "Kantxa barruan oso lehiakorra naiz"

Noaua Aldizkaria 2022 uzt 13 Usurbil

Xabier Sancho pilotariak 30 urte ditu. Profesionaletan aritzeko aukera izan ez badu ere, ibilbide oparoa osatu du afizionatu mailan. Kirolari gisa bizi izandakoak azaltzeaz gain, buruan duen erronka zein den argitu digu: Urrian Miarritzen jokatuko den Munduko Txapelketa.