2019ko udaberrian, hogeitabi emakume batu ziren eta Emarri taldea osatu zuten. Gogotsu aritu ziren Usurbilgo Dema plazan, 3.800 kiloko Harri Handiari tiraka. Tartean zen Ane Zinkunegi Hernandez, gure gaurko protagonista. "Giroa gustatu egin zitzaidan eta aukera eman zidatenean, aurrera egitea erabaki nuen". Duela bi urtetik hona harri-jasotzaile gisa ari da plazaz plaza. Igandean, San Ixidro Egunez, Usurbilgo plazan lehiatuko da beste herrikide batekin; Lur Errekondo Solarekin.