Hamaikakoa

“Bera-Bera utzi eta Usurbil KE eskubaloi taldera itzultzeak on egin zidan”

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 5a, 10:29

Estitxu Berasategi oso gazte iritsi zen eskubaloiaren elitera. Gehiegizkoa egin zitzaion presioa, Bera Berarekin batetik bestera ibili behar izatea... Eta etxera bueltatu zen. "Usurbil KE taldera itzuli nintzen. Geldialdi txiki bat egiteak asko lagundu zidan. Ez naiz damutzen erabaki hartaz". Iaztik Lehen Mailan da berriro, Zuazo Barakaldo taldean. Alaitasuna berreskuratu duen jokalari baten gisa erantzun ditu galdera hauek denak.