Hamaikakoa

Nahia Zudaire: "Tokioko Jokoetan etxekoen gertutasuna bota nuen faltan"

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 1a, 08:20

Elbarritasuna eramangarriagoa izan zedin, medikuak igeri egitea aholkatu zion. 17 urte baino ez ditu eta dagoeneko puntako kirolaria da. Iaz Tokioko Paraolinpiar Jokoetan hartu zuen parte. "Zorte handia dut", azaldu digu zubietarrak. Igeriketari esker "bidaiatzeko aukera izan dut eta hainbat herrialdeetan izan naiz".