Igoera txiki bat langabetu kopuruan martxoan

Noaua Aldizkaria 2022ko api. 20a, 10:45

197 langabetu zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak otsailean, sei gehiago martxoan. Eskualdean eta Gipuzkoan ere gorantz egin du lanik gabeko herritarren zenbatekoak.

Azken bost hilabeteotako beheranzko joera hautsi da martxoan. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera, koxkatxo bat gorantz egin du langabetu kopuruak Usurbilen martxoan. Otsailean 197 langabetu zenbatu zituzten, 203 iragan hilabetean. Gorantz baita otsailetik martxora Buruntzaldean; 3.038tik 3.095era eta Gipuzkoan, 30.604tik 31.151era.

Udalerri honetako datuetara itzulita, gorakada bereziki emakumezkoen artean eman da. Sei langabetu guztira, haietatik bost emakumezkoak eta bakarra gizonezkoa. Aldiz, emakumezkoak baino (119) gizonezko gehiago kontratatu dira martxoan, 144. Erregistraturiko kontratu kopuruak guztira beherantz egin zuen otsailetik martxora Usurbilen. Otsailean 343 kontratu hitzartu ziren, 305 martxoan. Ia denak, 263, aldi baterako eta 250 zerbitzuen sektorean.

2021eko azaroa mugarria
Iragan azaroan, pandemia aurreko, 2020ko otsaileko langabetu kopuru bera erregistratu zen Usurbilen, 215 langabetu guztira. Ordutik beherantz egin du azken hilabeteotan, otsailean 197 langabetu zenbatu arte. Covid19-ak guztion bizimodua hankaz gora jarri zuen 2020ko martxotik, urte hartako uztailean erregistratu zen langabetu kopuru gehien, 299 guztira, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera.

2022ko martxoa
Usurbil: 203.     Buruntzaldea: 3.095.    Gipuzkoa: 31.151.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 84.
25 urtetik behera: 11.
25-44 urte artean: 24.
45 urtetik gora: 49.
 

Emakumezkoak: 119.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 60. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 35.
Eraikuntza: 11.
Zerbitzuak: 131.
Aldez aurreko lanik gabe: 20.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 692.
Astigarraga: 234.
Hernani: 943.
Lasarte-Oria: 805.
Urnieta: 218.
Usurbil: 203.
Guztira: 3.095. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 31.151.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 305.
Aldi baterakoak: 263 (144 gizonezko, 119 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 41 industrian, 13 eraikuntzan eta 250 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 166 lan kontratu gizonezkoenak, 139 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 257.
Astigarraga: 435.
Hernani: 758.
Lasarte-Oria: 293.
Urnieta: 208.
Usurbil: 305.
Guztira: 2.256.

Gipuzkoa: 22.456.

2022ko otsaileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.