Gorakada txiki bat langabetu kopuruan, bigarren hilabetez segidan

Noaua Aldizkaria 2022ko mai. 12a, 11:07

Langabetu kopuruak gorantz egin du bigarren hilabetez segidan Usurbilen.

Otsailetik martxora sei langabetu gehiago eta martxotik apirilera beste 7. Azken bi hilabeteotan 13 langabetu gehiago zenbatu ditu Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen; 203 martxoan, 210 apirilean. Aurreko bost hilabeteetako beheranzko joera hautsi dute datuok. Gorakada gizonezko zein emakumezkoetan izan da; handiagoa emakumeen artean, 5 langabetu gehiago, gizonezkoen artean 2 gehiago.

Apirilean Buruntzaldeko gainerako udalerrietan eta Gipuzkoan langabetu kopuruak beherantz egin du. 3.095etik 3.043ra eskualdean (52 langabetu gutxiago), 31.151tik 30.791ra (360 langabetu gutxiago) herrialde mailan. 

Kontratazio datuei erreparatuta ordea, bestelakoa da errealitatea. 243 kontratu erregistratu ziren apirilean Usurbilen, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera. Haietatik 176, aldi baterako. Hitzartutako kontratu kopuruari begira jarrita, 152 lan kontratu gizonezkoenak izan ziren, "87+<5" emakumezkoenak.


2022ko apirila
Usurbil: 210.     Buruntzaldea: 3.095.    Gipuzkoa: 31.151.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 86.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 25.
45 urtetik gora: 51.
 

Emakumezkoak: 124.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 52.
45 urtetik gora: 64. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 6.
Industria: 33.
Eraikuntza: 11.
Zerbitzuak: 139.
Aldez aurreko lanik gabe: 21.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 675.
Astigarraga: 231.
Hernani: 932.
Lasarte-Oria: 778.
Urnieta: 217.
Usurbil: 210.
Guztira: 3.043. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 30.791.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 243.
Aldi baterakoak: 176 (115 gizonezko, 61 emakumezko).
Sektoreka: <5 nekazaritzan, 36 industrian, <5 eraikuntzan eta 202 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 152 lan kontratu gizonezkoenak, 87+<5 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 220.
Astigarraga: 298.
Hernani: 539.
Lasarte-Oria: 233.
Urnieta: 185.
Usurbil: 243.
Guztira: 1.718.

Gipuzkoa: 17.135.

2022ko martxoko datuak


Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.