Beñat Lizaso, Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako txapelduna

Noaua Aldizkaria 2022ko maiatzaren 19a

Argazkiak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa.

Gomazko paletako lehian nagusitu da usurbildarra, Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketaren baitan.

Garaipen berri bat Beñat Lizaso usurbildarrarentzat. Iragan asteburuan, Zumaiako Aitzuri pilotalekuan jokaturiko Euskal Pilota Egokituko Gipuzkoako Txapelketan nagusitu zen, gomazko paletan. Manu Quesadarekin batera, German Elkoro eta Asier Navaridasi irabazi zieten hamabigarren edizioko binakako herrialde mailako finala; azken emaitza, 17-25.

Teniseko paletako beste bi neurketa ere ospatu ziren. Hemen emaitzak:
Lander-Ortega-Xabier Villa 25-7 Lorea Iribar-Ibai Gomez
Joseba Altuna-Eneko Sagarmendi 25-16 Iraitz Huegun-Haritz Lertxundi