208 langabetu maiatzean, apirilean baino bi gutxiago

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 24a, 09:44

Aurreko bi hilabeteetako joera hautsi dute maiatzeko langabezia datuek.

Azken hilabeteotako joera hautsi dute maiatzeko langabezia datuek. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, 208 langabetu zenbatu zituzten joan den hilabetean Usurbilen. Apirilean baino bi gutxiago. Otsailetik martxora sei langabetu gehiago eta martxotik apirilera beste 7 zenbatu zituzten, 13 langabetu gehiago aurreko bi hilabeteetan.

Usurbilen bezala, beherantz egin du langabetu kopuruak maiatzean baita Buruntzaldean ere. 3.095 zeuden apirilean, 3.001 maiatzean. Gipuzkoan igoera txiki bat eman da denbora tarte berean; 31.151tik 30.162ra.

Udalerri honi lotutako datuetara itzulita, beherakada bereziki gizonezkoen artean izan da; 86tik 82ra murriztu da lanik gabekoen kopurua apiriletik maiatzera. Emakumezkoena aldiz, 124tik 126ra igo da. Zenbakietan dagoen aldea nabaria da. 208 langabetutik 138 zerbitzuen sektorean daude.

Kontratazio datuei dagokienean, 243tik 271ra igo da Usurbilen erregistraturiko kontratu kopurua. Gehienak, 213, aldi baterako hitzartuak.  Erregistraturiko 164 kontratu gizonezkoenak izan dira, 108 emakumezkoenak.


2022ko maiatza
Usurbil: 208.     Buruntzaldea: 3.001.    Gipuzkoa: 30.162.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 82.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 50.
 

Emakumezkoak: 126.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 56.
45 urtetik gora: 63. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 8.
Industria: 32.
Eraikuntza: 11.
Zerbitzuak: 138.
Aldez aurreko lanik gabe: 19.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 660.
Astigarraga: 233.
Hernani: 918.
Lasarte-Oria: 779.
Urnieta: 203.
Usurbil: 208.
Guztira: 3.001. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 30.162.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 271.
Aldi baterakoak: 213 (129 gizonezko, 84 emakumezko).
Sektoreka: 9 nekazaritzan, 28 industrian, 5 eraikuntzan eta 229 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 159+<5 lan kontratu gizonezkoenak, 108 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 229.
Astigarraga: 326.
Hernani: 690.
Lasarte-Oria: 253.
Urnieta: 190.
Usurbil: 271.
Guztira: 1.959.

Gipuzkoa: 20.229.

2022ko apirileko datuak


Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.