Kirol egokituan eginiko pala txapelketak ireki du gaurko erakustaldia. Beñat Lizaso eta Manu Quesada bikoteak hasieratik alde handia atera diete markagailuan lehiakideei, 1-6ko partzialarekin, baina pixkanaka gorriak hurbildu egin zaizkie partiduaren amaierarako. 24-24 jarri dira azkenerako, eta azkenean, partiduan nagusi izan den Lizaso-Quesada bikotea gailendu da 24-25.
Binakako final handian, markagailua ez da horren estu ibili, eta hasieratik bikote urdina gailendu da. Gorriek gogor eutsi diete, baina ezin izan dute zuloa berdindu. Azkenean, 12-22 Agirretxe eta Lorenzok osatutako talde urdina gailendu da.