Usurbilgo jaiak

Joskintza eta pintura tailerretakoen lanak ikusgai Sutegiko erakusketa aretoan

Noaua Aldizkaria 2022ko eka. 30a, 12:36

Usurbilgo Santixabel jaiek iraun bitartean, Ione Iruretagoienaren joskintza tailerrean eginiko lanak eta Susana Martinen pintura tailerrean urte osoan zehar lanean aritu diren gazte zein helduen lanak ikusgai egongo dira Sutegiko erakusketa aretoan goiz eta arratsaldez. 

Joskintza tailerra eskaini du tailer modura Ione Iruretagoienak aurten, eta denetariko arropak egiten ikasi dute ikasleek. Sutegin ikusgai daude haur txikien arropak, baserritar jantziak, jertseak eta denetariko jantziak. 

 

Pintura tailerrean ikasturte osoan zehar haur eta gazteek eginiko hainbat eta hainbat lan ere ikusgai daude Sutegin, kuadroetatik hasi, marrazkiekin jarraitu eta denetariko eskulan txundigarrietaraino.