Bertsolariak izan dira iluntzea entretenitzeaz arduratu direnak jaietako bigarren egun honetan. Punta-puntako bertsolariak izan dira frontoiko oholtzan: Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal eta Unai Iturriaga. Gai jartzailea lanetan aurkezpenik behar ez duen Amaia Agirre. Armailak eta aulkiak goraino bete dira eta jendeak zutik jarraitu behar izan du ordu eta erdiko saioa.