Haur, gazte eta helduen egunak, oilasko biltzaileena, Santixabel Eguna... Ekainaren 29tik uztailaren 3ra ospatu berri ditugun Usurbilgo jaiak iruditan oroitzeko garaia dugu orain. Giro ezinhobekoak izan dira hiru urteren ostean gure artera itzulitako Santixabelak. Eta jendetsuak. Iragan asteko bost jai egunetako argazkien bilduma ikusgai duzue aste honetako 915. NOAUA! aldizkarian baina baita atari honetan bertan ere, "Usurbilgo jaiak" kanalean.