207 langabetu ekainean

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 8a, 13:59

Jaitsiera orokorra izan da langabetu kopuruan bai Usurbilen, baita Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere.

Maiatzean baino langabetu bat gutxiago (207) ekainean Usurbilen, Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleratu dituen azken datuen arabera. Beherantz baita langabetu kopurua Buruntzaldean (maiatzean 3.001 eta ekainean 2.953) eta Gipuzkoan (maiatzean 30.162 eta ekainean 29.328). Usurbilgo datuetara itzulita, emakumezkoen artean halere zertxobait gorantz egin du langabetu kopuruak; 126 ziren maiatzean, 129 ekainean. Gizonezkoena aldiz 82tik 78ra murriztu da denbora tarte berean.

Aldiz, ekainean erregistraturiko 401 kontratuetatik 175 izan dira emakumezkoenak eta 226 gizonezkoenak. Orohar kontratazioak gorantz egin du, maiatzean 271 kontratu hitzartu baitziren Usurbilen. Joera bera baita Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere; eskualdean 1.959tik 2.481era eta Gipuzkoan 20.229tik 25.123ra.

2022ko ekaina
Usurbil: 207.     Buruntzaldea: 2.953.    Gipuzkoa: 29.328.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 78.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 22.
45 urtetik gora: 49.
 

Emakumezkoak: 129.
25 urtetik behera: 10.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 70. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 34.
Eraikuntza: 8.
Zerbitzuak: 140.
Aldez aurreko lanik gabe: 18.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 635.
Astigarraga: 227.
Hernani: 908.
Lasarte-Oria: 756.
Urnieta: 220.
Usurbil: 207.
Guztira: 2.953. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.328.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 401.
Aldi baterakoak: 306 (172 gizonezko, 134 emakumezko).
Sektoreka: 7 nekazaritzan, 67 industrian, <5 eraikuntzan eta 324 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 226 lan kontratu gizonezkoenak, 175 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 326.
Astigarraga: 386.
Hernani: 751.
Lasarte-Oria: 312.
Urnieta: 305.
Usurbil: 401.
Guztira: 2.481.

Gipuzkoa: 25.123.

2022ko maiatzeko datuak


Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.