Saritu gehiago, Hurbilagoren Tonbola eskuzabalean

Noaua Aldizkaria 2022ko uzt. 21a, 09:50

Ekaineko bigarren hamabostaldian Hurbilago elkarteak antolaturiko Tonbola ekimeneko saritu gehiagoren argazkiak helarazi dizkiko antolakuntzak NOAUA!ri.

Hurbilago Usurbilgo ostalarien eta merkatarien elkarteak ekainean antolaturiko Tonbolak saritu mordoa izan ditu.  26 lagunen argazkiak argitaratu genituen duela aste batzuk atari honetan bertan; hemen beste 43 herrikiderenak. Guztiak, kanpaina honen sustatzaileek helarazitako irudietan. 

Ekimen honetan parte hartu eta sariren bat egokitzeko eginbeharrekoa oso erraza zen; Usurbilen bizitzeaz gain, Usurbilgo saltokietan erosketak egin. Erosketen truke, Hurbilagoren kide diren denda hauetan zegoen "Tonbola" kaxatxoan eskua sartu eta txartel bat atera. Denda bakoitzak bertan xahutu ahalko diren erosketa bonuok zozketa zituen ekimen honen bidez:
-30 euroko bonu bat.
-20 euroko bonu bat.
-10 euroko 5 bonu.

Bistan denez, saritu mordoa izan du Tonbolak. 

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Erlazionatuak

Saritu mordoa Hurbilagoren Tonbolan

Noaua Aldizkaria 2022 eka 25 Usurbil