203 langabetu uztailean

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 22a, 11:46

Ekainean baino lau langabetu gutxiago zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak uztailean Usurbilen.

Zertxobait behera egin du langabetu kopuruak uztailean Usurbilen. Estatuko Enplegu Zerbitzuak kaleraturiko azken datuen arabera, ekainean 207 ziren udalerri honetako langabetuak, 203 uztailean. Beherakada txikia baita denbora tarte berean Buruntzaldean (2.953tik 2.944ra) eta Gipuzkoan (29.328tik 29.110era).

Udalerri honetara itzulita, langabezia datuak sexuaren eta adinaren arabera aztertuz gero, ekaineko gizonezko langabetu kopuru bera zenbatu du Estatuko Enplegu Zerbitzuak uztailean Usurbilen; 78. Jaitsiera txikia emakumezkoen artean izan da, 129tik 125era gutxitu da, ekainetik uztailera. 

Kontratazio datuei dagokienez, 401etik 442ra igo da ekainetik uztailera erregistraturiko kontratu kopurua Usurbilen. Kontratu gehienak, 302, aldi baterako hitzartu ziren. 245 lan kontratu gizonezkoenak izan ziren, 197 emakumezkoenak. Nahiz 125 emakumezko eta 78 gizonezko langabetu izan udalerri honek.

2022ko uztaila
Usurbil: 203.     Buruntzaldea: 2.944.    Gipuzkoa: 29.110.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 78.
25 urtetik behera: 7.
25-44 urte artean: 27.
45 urtetik gora: 44.
 

Emakumezkoak: 125.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 49.
45 urtetik gora: 68. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 7.
Industria: 29.
Eraikuntza: 9.
Zerbitzuak: 141.
Aldez aurreko lanik gabe: 17.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 656.
Astigarraga: 239.
Hernani: 891.
Lasarte-Oria: 738.
Urnieta: 217.
Usurbil: 203.
Guztira: 2.944. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.110.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 442.
Aldi baterakoak: 302 (163 gizonezko, 139 emakumezko).
Sektoreka: 65 nekazaritzan, 95 industrian, <5 eraikuntzan eta 279 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 245 lan kontratu gizonezkoenak, 197 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 280.
Astigarraga: 396.
Hernani: 769.
Lasarte-Oria: 320.
Urnieta: 270.
Usurbil: 442.
Guztira: 2.477.

Gipuzkoa: 22.419.

2022ko ekaineko datuak


Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.