Udal dirulaguntza lerro gehienak, behin betiko onartuak

Noaua Aldizkaria 2022ko abu. 29a, 11:38

Abuztuan zehar, dirulaguntza gehienen behin-betiko ebazpena kaleratu du Usurbilgo Udalak.

2022ko egitasmoei begirako dirulaguntza lerro gehienak behin betiko onartu ditu Usurbilgo Udalak azken asteotan. Segidan duzue, lerro bakoitzari buruzko xehetasunen berri.

BEHIN-BEHINEAN ONARTZEKE
EUSKARAKO DIRULAGUNTZAK


BEHIN-BEHINEAN ONARTUAK
AISIALDIKO BEGIRALE ETA ZUZENDARI IKASTAROAK EGIN DITUZTENENTZAKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak:
3.
Banatutako laguntza guztira:
635 euro.
Informazio gehiago:
abuztuaren 19ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

INGURUMENEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 10.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

NEKAZARITZA ETA ABELTZAINTZAKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 11.
Banatutako laguntza guztira: 12.772,46 euro.
Informazio gehiago: ekainaren 29ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.


BEHIN-BETIKO ONARTUAK
2022KO KULTUR EGITASMOAK GARATZEKO DIRULAGUNTZAK

Aurkezturiko eskaerak: 19 talde aurkeztu dira.
Banatutako laguntza guztira: 64.515,08 euro 18 talderen 76 ekintzentzat.
Informazio gehiago: abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

2022KO KULTUR SORKUNTZARAKO EGITASMOAK GARATZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 10.
Banatutako laguntza guztira: 23.754,28 euro 9 ekintzentzat.
Informazio gehiago: abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

ETXEBIZITZEN ALOKAIRURAKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 5.
Banatutako laguntza guztira: 3.500 euro onarturiko bi eskaerentzat.
Informazio gehiago: abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

IGOGAILUAK INSTALATZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 11.
Banatutako laguntza guztira: 9.999,97 euro.
Informazio gehiago: abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

OHIKO KIROL EGITASMOAK BURUTZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 9.
Banatutako laguntza guztira: 50.000 euro.
Informazio gehiago: abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

KIROL ELKARTEENAK EZ DIREN KIROL JARDUERAK BURUTZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 5.
Banatutako laguntza guztira: 999,36 euro.
Informazio gehiago: abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

KIROL EGOKITUKO JARDUERAK BURUTZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 1.
Banatutako laguntza guztira: 3.000 euro.
Informazio gehiago: abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

GIZARTE ZERBITZUEN ARLOAN EGITASMOAK BURUTZEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 15.
Banatutako laguntza guztira: 12.000 euro.
Informazio gehiago: abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

DESERROTZE ETA BAZTERTZE SOZIALEKO ARRISKUAN DAUDEN PERTSONEN SENIDEEI ERANTZUTEKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 0.
Banatutako laguntza guztira: 0 euro.
Informazio gehiago: abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

DESGAITASUNA EDOTA MENDEKOTASUNA DUTEN ADIN TXIKIKOEN OSASUN EGOERA HOBETZEKO TRATAMENDUETARAKO DIRULAGUNTZAK
Aurkezturiko eskaerak: 1.
Banatutako laguntza guztira: 144 euro.
Informazio gehiago: abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

LANGABEAK KONTRATATZEKO DIRULAGUNTZAK
Informazio gehiago: abuztuaren 11ko Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

Erlazionatuak