209 langabetu abuztuan, uztailean baino 6 gehiago

Noaua Aldizkaria 2022ko ira. 15a, 11:22

203tik 209ra igo da langabetu kopurua abuztuan Usurbilen, Estatuko Enplegu Zerbitzuaren arabera. Igoera orokorra izan da baita Buruntzaldean eta Gipuzkoan ere.

Osasun krisialdian zehar zenbaturiko langabetu kopurutik urrun da abuztuko datua. Iragan hilabetean, lanik gabeko 209 herritar zenbatu zituen Estatuko Enplegu Zerbitzuak Usurbilen. Osasun krisialdi betean ginela, 2020ko uztailean jo zuen goia langabetu kopuruak; orduko hartan, lanik gabeko 299 herritar zeudela ohartarazi zituen iturri berak. 

209 langabetu beraz iragan abuztuan udalerri honetan, uztailean baino 6 gehiago. Joera bera sumatu dute baita eskualdean eta Gipuzkoan; Buruntzaldean, 72 langabetu gehiago zenbatu dituzte abuztuan, 3.016 guztira. 763 gehiago Gipuzkoan, denera 29.873.

Udalerri honetako datuetara itzulita, uztaileko zenbaki berak, langabetu kopurua generoaren ikuspegitik aztertuz gero; 78 gizonezko langabetu eta 125 emakumezko langabetu. Aldiz, ohiko joera hautsi da kontratazioan abuztuan; gizonezkoak baino (154) Usurbilgo emakumezko gehiago (172 emakumezkoenak) kontratatu dituzte iragan hilabetean. 326 kontratu erregistratu ziren abuztuan udalerri honetan, gehienak (278) aldi baterako.

2022ko abuztua
Usurbil: 209.     Buruntzaldea: 3.016.    Gipuzkoa: 29.873.

Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 76.
25 urtetik behera: 6.
25-44 urte artean: 23.
45 urtetik gora: 47.
 

Emakumezkoak: 133.
25 urtetik behera: 9.
25-44 urte artean: 53.
45 urtetik gora: 71. 

Sektorearen arabera
Nekazaritza: 8.
Industria: 28.
Eraikuntza: 9.
Zerbitzuak: 148.
Aldez aurreko lanik gabe: 16.

Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 667.
Astigarraga: 233.
Hernani: 920.
Lasarte-Oria: 761.
Urnieta: 226.
Usurbil: 209.
Guztira: 3.016. 

Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 29.873.

KONTRATAZIOA
Erregistraturiko lan kontratuak
Usurbilen: 326.
Aldi baterakoak: 278 (122 gizonezko, 156 emakumezko).
Sektoreka: 16 nekazaritzan, 51 industrian, <5 eraikuntzan eta 257 zerbitzuetan.
Sexuaren arabera: 154 lan kontratu gizonezkoenak, 172 emakumezkoenak.

Kontratazioa Buruntzaldean:
Andoain: 217.
Astigarraga: 554.
Hernani: 505.
Lasarte-Oria: 239.
Urnieta: 215.
Usurbil: 326.
Guztira: 2.056.

Gipuzkoa: 17.660.

2022ko uztaileko datuak

Iturria: Estatuko Enplegu Zerbitzua.